2013/11/25

"KONTZEJUPEA PILOTAREN SUSTRAIA"

Aurrez, eskerrak eman nahiko genizkieke Andoni Alvarez (Gazteleku pilota elkarteko arduradunari), Jon Eskudero eta Aritz Eskudero anaiei (Kontzejupeko txapelketako txapeldunak izandakoei) eta Luis de Miguel "Demi"-ri (Gipuzkoako txapelduna palaz 1990 eta 1995. urteetan eta Andoainen Kontzejupean asko jokatutakoari) bloga egiteko oso erabilgarri izan zaigun informazioa eskaintzeagatik. 

Blog hau, Iñigo Sanchez, Leire Rodriguez, Malen Ruiz de Azua eta Xanti Hidalgok egin dugu.

Andoaingo kontzejupeko pilotalekua, udaletxearen azpian aurkitzen da. Udaletxea,  XVIII.mendean eraiki zen, eta mende horretan Andoainek izugarrizko aldaketa jasan zuen, herria geografikoki batu egin baitzen eta andoaindarren gune garrantzitsuena Buruntzako magaletik gaur egungo eliza eta udaletxea daude tokira pasa zelarik.


Kontzejupea betidanik izan da herri giroaren sustatzaile, XX.mendean herritarren topagune nagusia bilakatu zelarik. Larunbat arratsalde eta igande goizetan bete egiten zen pilotaz gozatzeko koadrila eta ikusleekin, apustu xelebreak egiten zituzten diruzaleekin eta haurrek ere bertan pasatzen zituzten eskola ondorengo orduak. Gizartearen eboluzioa ordea, ez da pilotaren aldekoa izan, beste kirol batzuk gailendu direlarik eta ondorioz, kontzejupean sortzen zen giroa ere gutxituz joan da. Azken urteetan Andoaindarren erreleboa ijtuek hartu dute bertan pasatzen dituztelarik gauak esku pilotan jolasten.


 
Andoain, Donostiatik barnealdera, 15 kilometrora dagoen herri bat da. 
Hona iristeko Gasteizeko jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultatzea hartuko dugu erreferentzia bezala. 100 kilometro inguru daude bien artean, ordu eta laurden inguruan egiten direnak eta Andoaingo kontzejupea herriaren erdialdean aurkituko dugu elizaren alboan. Irisgarritasunari dagokionez ezindu fisikoek ere ez dute inolako arazorik edukiko bertara iristeko eskailera edo aldapa handiegirik ez baitago.


9 iruzkin:

  1. 1- Blog hau orokorki oso txukun eta dotore dago, gaiak bananduta daude eta informazio guztia ondo ordenatuta eta azladuta. Ikusi ahal denez hainbat informazio iturritik dago informazioa aterata (elkarrizketa ezberdinetik, liburu batetik, bizpahiru web orrietatik…). Gainera IKT-ak erabili dituzte (bideo bat, argazki ugari…). Akats ortografikorik ez daude.


    2- Joko egitura zehaztu dute, duelu motak, markagailua, sakatzailea eta errestokoa nor den, puntuak nola irabazi … hauek guztiak ondo azalduz. Joko egitura bezala, joko ekintza ondo jorratuta dago.
    Testu inguruari dagokionez ere ondo dago, ezberdindu dituzte bi sexuen arteko bi txapelketak, neskak eta mutilak ezberdinduz. Aurkitu ez dudan bakarra, ezinduta dagoen jenderako ezaugarriak.

    3- Kalifikazioa: 9

    4- Ander Mayoral ( 1.maila euskara)

    ErantzunEzabatu
  2. Ikus dezakegunez blog honek informazio iturri ugari darabiltza eta garautako informazioa guztiz bat dator eskatzen denarekin. IKTak ere erabiliak izan dira ikusi izan dudanez. Ordenari buruz ezin da ezer txarrik esan; antolamendu egokia eta gauzak aurkitzeko erreza. Talde lana dela igartzen da eta erabiltzen duten hizkunzak erakargarriagoa eta errazagoa egiten du irakurketa.

    Jokamoldearen egitura oso ondo zehaztua dago baita joko ekintza ere. Bertara joan eta jolasten hasteko moduan aurkitzen dugu dena azaldurik. Testuingurua oso ondo dago nahiz eta faltan bota dudan bertan noiz jokatzen den jakitea.

    Hala eta guztiz ere lan bikaina egin dute.

    NOTA: 9,5

    Gaizka Goikoetxea 1. Maila Euskara

    ErantzunEzabatu
  3. Blogaren antolakuntza aparta da, informazioa ondo sailkatuta dago eta argazkiak eta informazioa modu egokian daude kokatuta. Informazio iturri anitz erabili dituzte eta nahiz eta toki ezberdinetatik bildu, guztia oso ondo antolatuta dago, ordenatua.
    IKT-ei dagokienez, argazki ugari daude, informazioa ulertzeko erraza izaten ahalbidetzen dutenak eta bideoak ere ondo antolatuta egoteaz gain ikasteko baliabidetzat hartu daitezke.
    Egindako galderei erantzuten diozue blog honetan, ere egokian gainera, eta hizkuntzari dagokionez, ortografia oso ona izateaz gain, ulerterraza izatean erakargarria bilakatzen da.
    Talde lana ez dut erabat garbi ikusi baina horrek ez du kentzen ez dela lan bikaina, benetan bikaina baita.
    Kalifikazioa: 9,25
    Amaia Sustaeta, Euskarazko 2.taldea.

    ErantzunEzabatu
  4. Lehenik eta behin, ebaluazio irizpideei dagokienez, informazio iturri ugari erabili dutela argi dago bibliografia atalean ikus dezakegunez. Eduki bakoitza dagokion galdera errespetatzen du, informazioa bilatzea erraza egiten da. IKT kopurua eta motak aproposak iruditu zaizkit ( irudi ugari daude, bideoak, "link" oso interesgarriak...). Hizkuntzaren erabilera ona erabili dute, irakurtzeko orduan ez da batere astuna egiten nahiz eta akats ortografiko txiki batzuk dauden. Baina, talde-lana ez da oso argi ikusten.
    Bigarrenik, egiturari erreparatuz, oso ondo zehaztua dago, xehetasun garrantzitsu ugari aipatzen dituzte( sake-errestoko posizioak...). Aldi berean, testuinguruari dagokionez, benetan ondo azaldu dutela pentsatzen dut, informazio kopuru aproposa erabiliz. Beraz, besterik gabe, lan bikaina egin dutela esan beharra dago.
    Kalifikazioa: 9´5
    Mikel Merino, 1.mailako euskara taldeko ikaslea.

    ErantzunEzabatu
  5. Andoaingo pilotalekuko bloga momentuz ikusi ditudan blogetatik onena iruditu zait, eskatzen ziren gauzaz aparte, beste hainbat atal jarri dituztelako bloga interesgarriagoa egiten dutena, hala nola, anekdotak. Informazio guzti hau ataletan ondo banatuta dago eta gainera informazio iturri ugari bilatu dituzte. Informazio hau azaltzeko hitzez aparte, IKT-ak modu egokian erabili dituzte. Erabili dituzten IKT-ak bideoak, argazkiak eta marrazkiak izan dira (sake eta errestoak ondo azaltzeko eta ikuserraza izateko)
    Ortografia aldetik ez dut akats askorik aurkitu eta testuak ulerterrazak ziren. Bestalde, ez da lan talde askorik ikusten, erabili dituzten argazkietan inor ez delako agertzen. Hala ere, lan oso ona egin dutela kontuan hartu behar da eta horregatik nire kalifikazioa, 9’5-koa da.
    Asier Gibaja Esteban 1.maila 1.E taldekoa.

    ErantzunEzabatu
  6. Blog hau oso interesgarria iruditu zait duen informazio guztiagatik eta dena ondo kokaturik dagoelako. Sarrera oso ondo dago eginda garrantzitsua baita lehenik eta behin kokapena. Esan behar da IKT asko erabili dituztela, bideoak, argazkiak, google earth… aberasgarriagoa bihurtzen da horrelako blog bat IKTrik gabeko edo gutxi duen bat baino. Pilotaleku honetan jokamolde askotan ibiltzen da eskuz, palaz eta zestaz, hauek IKTen bidez ere ikusten ditugu.
    Andoaingo arkupeko blogaren antolamendua bikaina da nahi dUzun edozein sail azkar bilatzen baita goian duen barreren bitartez. Ortografia akats bat ere ez dut ikusi eta honek poztasun ikaragarria eman dit behin baino gehiagotan lana errepasatu dutenaren seinale baita.
    Lana kolaborazioan egin dutela begi bistakoa dela esango nuke. Adierazi behar dut gehien gustatu zaidana anekdoten atala izan dela.Faltan bota dudana talde argazkia izan da. Lan bikaina egin dute.
    Andoaingo pilotalekuari jartzen diodan nota 9koa da.
    Iñaki Iparraguirre Gutierrez, Euskarazko 2.taldea

    ErantzunEzabatu
  7. Begirada azkar bat blog honetan eman ezkero aurkezpen oso polit bat lortu dutela esan beharra dago.Honetaz gain begirada sakon baten ostean ikusi ahal da hainbat informazio iturri desberdin erabiltzen dituztela eta ikt-ak ere ugariak direla, gainera hauek ondo antolatuak,olan, ulertagarritasuna errazten.

    Idazkera aldetik,nahiz eta akats batzuk aurkitu, dana zehatz mehats azaltzen da eta oso ondo ulertzen da informazio guztia argazkien laguntzarekin.

    Amaitzeko egitura aldetik ez dago akatsik eta hau blog.aren aurkezpenean irudikatzen da,gainera anekdoten atal horrek bizitasuna ematen dio blog honi.

    nire kalifikazioa:9
    Juan zabala

    ErantzunEzabatu
  8. Asko gustatu zait irakurritako bloga. Oso ondo dago ataletan desberdindua. Informazioa egoki dago banatua, irizpideak jarraituz, garapen oso ona da eta ondo dago sailkatua. Irakurritako guztia oso interesgarria iruditu zait, arreta handia piztu dit, hori izan beharko litzateke blog guztien helburu nagusia, beraz esan dezaket, blog honek, helburu nagusia betetzea lortu duela. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, bai liburu zein interneten bidez, baita herritarren elkarrizketen bidez. Bestalde aipatzekoa da, ebaluatu ditudan blog guztietatik, argazki gehien dituena dela, bideoak ere erabili dira...Hizkuntzari dagokionez, oso ulerkorra eta aberatsa erabili dute.
    Nire kalifikazioa: 9
    Ainhoa Alvarez Ajuria, euskarazko 1.taldea

    ErantzunEzabatu
  9. Esan beharra dago blog honek hasieratik oso itxura ona daukala egitura aldetik eta behin barneko informazioan murgiltzean lortutakoak hasierako itxura on hori are hobea egiten du. Ezarritako irizpideak oso ongi jarraitu dituzte hainbat informazio iturri erabiliz hori lortzeko. Ulergarritasun arlotik esan genezake 10eko lan bat egin duzuela ortografia aldetik eta testuaren dinamikagatik, oso erraz irakurtzen da eta hasieratik irakurlea aurrera segitzeko behar dan guztia aurki dezakegu (oso puntu ona).

    Erabilitako IKT piloak taldeko lan ikaragarria erakusten du argazki, bideo eta kokapena zehazteko teknikak, hala nola google earth etab.. Beraz nere ikuspuntutik oso lan ona egin duzue eta zoriondu egin behar zaizue horrexegatik.

    Hau guztiagatik nire kalifikazioa 9,5 da

    Markel Oquillas (1.mailako 2. euskara taldea)

    ErantzunEzabatu