Esan bezala txapelketak Andoaingo festa patronaletan jokatzen dira, San Juanetan. Jon Eskudero finalistetako bat izan zen azken urtean, eta aurreko egunean parrandan Hernanira joanda finala jokatzera gaupasa eginda azaldu zen. Gainera finala jokatzen ari zirela, gainontzeko finalistak hidratatzeko ura edaten zuten bitartean,honek, parrandarekin jarraitzeko asmoz alboko tabernatik hartutako sagardoa botila edaten zuen. Gaupasa eginda azaldu zen arren, bere bikotekidearekin batera txapela etxera eramatea lortu zuen.
Joxe Molinero eta Felix Gauna
Joxe Molinero Garmendia eskuin oso itxia zen eta Felix ordea ezkerrarekin moldatzen zen hobeto. Biak al a biak, palaz gomazko pilotarekin jokatzaile bikainak ziren eta horrela, egun batean, baten eskuin hanka bestearen ezker hankarekin lotu zuten eta partidu bat jokatu zuten apustu eta guzti.

Ganzarain sendagilea
Anekdota hau duela 100 urte baino gehiagokoa da. Ganzarain Andoaingo sendagile bat zen eta kontzejupean palaz aritzea asko gustatzen zitzaion, baina, ez guk buruan dugun palarekin. Ganzarain palan jokatzera joan aurretik kontzejupe parean zegoen tabernara joaten zen xanpain botila baten bila eta hau erabiltzen zuen pala gisa. Botilaren ertzarekin bideratzen zuen pilota frontisera kontu handiarekin eta botilak ez zuen inongo pitzadurarik egiten. Behin partida amaitu eta gero, txanpan botila tabernara itzultzen zuen oso osorik.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina