Duela urte batzuk ez zen txapelketarik jokatzen kontzejupean, apustu xelebreak eta halakoak bakarrik egiten ziren.
Andoainen euskal
pilotak betidanik izan du bere lekua. Hala ere, azken urteetan
indarra galdu du, futbola bezalako kirolak gailendu direlarik. Nahiz eta urtean zehar herriko haur eta gazteek kontzejupea jolasteko erabili, antolatzen den txapelketa bakarra herriko jai patronaletan, hau da, San Juanetan egiten dena da. Hau, Andoaingo
pilota eskolak, Gazteleku pilota elkartea deiturikoak, eta udalak elkarlanean antolatutako ekimena da eta helburua, garai batean kontzejupeak eskaintzen zuen herri giroa berreskuratzea. Eta baita lortu ere. 2009.urtea izan zen antolatu zuten lehena eta ordutik, geroz eta jende gehiago animatzen da ikusi eta parte hartzera.
Pilotan federatuak direnei edo izandakoei dago zuzendua, eta bikoteka jokatzen dute nesken zein mutilen txapelketa.
Pilotan federatuak direnei edo izandakoei dago zuzendua, eta bikoteka jokatzen dute nesken zein mutilen txapelketa.
- Mutilen Txapeleta
- Nesken txapelketa
Nesken txapelketa
ere duela 3-4 urte jarri zen martxan nesken pilota bultzatzeko asmoarekin.
Lehengo urtean espektakulo gisa jokatu zuten kontzejupean, baina hurrengo urtetik
aurrera txapelketan parte hartzen hasi ziren. Gaur egun 4 bikotek parte hartzen dute. Gaur egun ere,
hainbat neska dira palan jokatzera animatzen direnak. Orain, Andoainen,
neskentzako pala eskola bat eskatu dute. Beraz, kontzejupean pilotan jokatzen hasi ziren
neskek pilotarako grin hori izatea lortu da.
2011. urteko finala ikusi nahi ezkero hemen duzue linka. Jon Eskudero, Andoni Alvarez (urdinez) eta Jon GaztaƱaga eta Aritz Eskudero (gorriz).
www.youtube.com/watch?v=9MN1fj6LhlY
2011. urteko finala ikusi nahi ezkero hemen duzue linka. Jon Eskudero, Andoni Alvarez (urdinez) eta Jon GaztaƱaga eta Aritz Eskudero (gorriz).
www.youtube.com/watch?v=9MN1fj6LhlY
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu