Frontoian
dauden zutabe eta izkina guztiak ona dira, beti ere pilotak botea kantxaren
barruan egiten badu. Botea kanpoan ematen badu txarra izango da.
Sakea
egiteko bi marra daude: lehenengoa umeek
ateratzekoa , lehenengo marratik atera eta hura pasatu behar dute eta bigarrena
nagusiek ateratzeko, kasu honetan ere, 2.marratik 2.marrara atera beharko da. Sakerako arau hau
jokamolde guztietan berdina da, nahiz eta txapelketa eskuz bakarrik egiten den eta gaur egun beste jokamoldetara ez den ia jolasten.
Sakean errebotea jotzen baldin badu boterik eman gabe falta izango da, baina pareta, erdi batean bakarrik dago
beraz, hortik kanpo botea egiten badu falta izango da ere.
Sakea egiterakoan frontisa ikutu aurretik edo ondoren, pilotalekuaren gainontzeko elementuak jo ditzake pilotak betiere sakearen nondik norakoa errespetatuz.
Sakea egiterakoan frontisa ikutu aurretik edo ondoren, pilotalekuaren gainontzeko elementuak jo ditzake pilotak betiere sakearen nondik norakoa errespetatuz.
Frontoiaren berezitasun nagusia beraz, ez da duen araudia, baizik eta espazioa; ateko sarraila,atea eta zutabeak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina