FRONTOIAREN EZAUGARRIAK

Hauek dira Andoaingo pilotalekua gainontzeko pilotalekuetatik bereizten duten ezaugarriak:
  • Udaletxe azpian dago kokatua.
  • Altueran 4 metro inguru ditu.
  • Luzeran 18-20 metro ditu.
  • Zabaleran 7 metro ditu.
  • Ezkerraldeko pareta harrizkoa da baina nahiko laua izanik, ez du eragin handirik pilotaren norabidean.
  • Ezker paretaren erdialdean Udaletxerako sarrera atea dago pilotak hor jo ezkero norabidea aldatu dezakeelarik. Itxita egonda zailagoa da pilotak bertan ematea baina normalean egunean zehar irekia egoten da.
  • Frontisa, kareharrizkoa da. Ez da guztiz laua baina ez du pilotaren norabidea baldintzatzen eta txapa margotua dago.
  • Eskuin pareta txiki bat du frontisari itsatsia, metro ingurukoa, eta eskuinaldean 5 arku osatzen dituzten 4 zutabe daude.
  • Zutabe hauek irregulartasun handiak dituzte, zuloak, marrak...
  • Errebotean bi zati bereiziko ditugu: alde batetik ezker paretari itsatsia, pareta bat dago eta eskuin aldean, azken zutabearekin lotzen da arku baten bidez, tartean zuloa geratuz.
  • Kantxaren erdialdean, bi marra daude sakea nondik norakoa den adierazten dutenak, bai haurrentzat, bai nagusientzat.
  • Kantxako lurra oso laua da beraz ez du eraginik izango pilotaren norabidean baina ez da oso irristakorra 
  • Sabaia lehen esan bezala, ez da oso altua beraz pilotak bertan jo ezkero abiadura apalduko dio frontisetik gertuago utziz.

5 iruzkin:

  1. Blog- a orokorrean, oso erakargarria eta osatua iruditu zait.
    Egitura aldetik oso ongi antolatuta dagoela uste dut; izan ere, erraz aurki daiteke arlo ezberdinetako informazioa. Gainera, informazio interesgarria aipatzeaz gain, ITK ugari erabili dituzte osatzeko, irakurketa eta aurkezpena interesgarriagoa eginez.
    Gehien gustatu zaidana, irakurtzeko erraztasuna da, oso ongi idatzita baitago, akats nabaririk gabe.
    Nahiz eta leku honetaz ezer ez jakin, blog honek behar adina informazio eskuragarri uzten dizu.
    Bestetik, talde lana nabaria da, gehienbat bideoetan agertutako irudiengatik...

    Beraz, asko gustatu zaidala esan behar dut, erakargarria eta erraza egitea zaila da, eta beraiek lortu dute.
    Nire nota 9 da.

    ErantzunEzabatu
  2. Buenas, Disculpad que escriba en Castellano, pues soy de Valencia.

    Siempre he admirado la pelota vasca, y sobre todo los frontones que allí tenéis.
    He escogido este blog porque me encanta el frontón que en el se muestra. Al ser de piedra, el bote de la pelota debe ser el mas limpio de todos. Aquí por desgracia no hay de estas características...

    Pese a la mala traducción que ofrece google, he podido navegar por vuestro blog con mucha facilidad. Tenéis la información muy ordenada y bien estructurada, y mediante las pestañas tan vistosas y claras que mostráis, es mucho mas fácil moverse.

    A las fuentes a las que habéis recurrido, a parte de ser numerosas y fiables, habéis añadido enlaces de interés sobre esta preciosa instalación que mostráis en las fotografías y vídeos.

    Supongo que no tendrá faltas de ortografía, sino no se podría traducir, así que viendo el esfuerzo dedicado, la temática ajustada a la petición, las fuentes, el creciente atractivo de vuestro blog y sobre todo el interés que despertáis (ya no solo por la temática) sino por la disposición del blog, os evaluó con un 9'5.

    Saludos desde Valencia.
    Jordi Muñoz Domingo, Facultad de Magisterio 4º A

    ErantzunEzabatu
  3. Hazteko esan behar dut oso blog erakargarria iruditzen zaidala. Honetaz aparte, ebaluazio irizpideei jarraituz esan behar dut oso informazio egokia aukeratu dutela, eta frontoiaren erabilera oso ondo argitu dutela. Gainera, haibeste leiho jartzeak eta euskera egokia erabiltzeak irakurketa errazten du. Aipatu behar dut, “anekdotak” izeneko leiho bat jartzeak oso ideia ona iruditu zaidala, horrekin irakurlearen jakinmina piztu eta hurbiltasuna sustatzen delako. IKT ugariak ere oso ondo datoz irakurleak frontoia ondo uler dezan. Gainera informazio iturri ugari erabili dituzte, bai liburuak, bai elkarrizketak, bai internet-a. Bestalde, taldearen argazkiren bat faltan bota dut, horrela talde lana izan dela nabaria izango litzatekeelako.
    Amaitzeko oso blog ona iruditu zait.
    Nire nota 9.25 da.
    Zorionaak!
    Aida Etxebarria Valparis EHUko euskerako 1. Taldea.

    ErantzunEzabatu
  4. Ebaluazio irizpideak aztertuz, informazio ugari erabili dutela ageri da, eta iturri ezberdinez baliatu direla ikus daiteke, eta gero informazio guzti hau ondo garatu dutela. Bloga erraz ulertzen da eta ez du akats ortografrikorik. Blogaren banaketa eta ordena oso ona da, garbi ikusten dira zati bakoitza ondo bereiztuta eta hauen garapena egokia da, edukiei dagokien galderei ederki erantzuten die, eta gainera anekdotei buruzko zati bat gehitu diete, benetan interesgarria. Taldekide guztien eskuhartzea nabari da. Gainera, IKT-en erabilera egokia izan dute. Honetaz gain, Frontoiaren berezitasunak eta jokatzeko erak edonork ulertzeko moduan azaldurik daude. Bloga ondo landua dagoela nabari da, zorionak!

    Kalifikazioa: 9

    Ander Mangas Sueskun
    Euskara taldea 2

    ErantzunEzabatu
  5. Blog hau irakurtzean, oso ongi antolaturik, atalak, gaiak argi eta erraz irakurtzen dira, oso ongi antolaturik eta aurkezturik dago. Edukia zabala da eta era interesgarri eta aberatsean landuta dago. IKT aukera desberdin eta anitzekin aberastuta dago. Idatzitakoa argia, atsegina eta ulerterraza da. Ortografia akatsik gabea, idatzitakoa atsegina eta ulerterraza da.
    Blog oso ona zorionak! Nire kalifikazioa: 9.7

    Urtzi Aizpuru Giraldo, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako 1E taldeko ikaslea.

    ErantzunEzabatu