SAKATZAILEA
Sakea beti aurrelariak egiten du eta errestokoen posizioa irudian ikusten dena izaten da.
SAKE ERRESTOAN KOKAPENA
Errestoa egingo dutenetako bat, airez erantzuteko prest egongo da (aurrenekoa) eta bestea bote ondorengo errestoa egiteko prest egongo da bai zabalera edo txokora badoa pilota. Gehienetan sakea erreboteko paretara botatzen da horrek zailtzen baitu errestoa gehien.
KOLPEAK
Instalazioa ez denez oso altua, ohiko kolpeak gerritik beherakoak eta albokoak dira, goikoak ia erabiltzen ez direlarik. Gehienetan pilotari punparen ondoren ematen diote, frontoi motza izan arren, pilota gozoa denez, ez delako asko ateratzen edo urrutira joaten.
- Horma bikoak
Frontoiaren
ezaugarrietan aipatu bezala, bi horma-biko dauzka frontoiak:
Ezker paretak
eta frontisak egiten dutena
Eskuin paretako
zati txikiak frontisarekin egiten duena
Baina
bietan ohikoena ezker pareta erabilitako horma bikoa egitea da, ondo eginez
gero tanto ia segurua baita, botea kantxan eman ondoren kanpora aterako baita pilota lehen arkutik
pasaz. Pilota eramateko gakoa, bigarren
arkuaren atzetik kanpora joan eta bertatik errestatzea da bideoan ikusiko den bezala.
- Hiru hormakoak
Hainbat aukera
daude jokaldi hau egiteko:
Ezker horma,
frontisa eta eskuineko horma edo zutabea: Bi pareta egiteko asmoarekin egiten du jokaldia pilotariak baina zutabean ematean norabidea guztiz aldatzen du, aurkaria galduta utziz.
Eskuin horma edo
zutabea, frontisa eta ezker horma: defentsa jokaldi moduan erabiltzen da frontisera zuzenean pilota bideratzeko zailtasunak ditugunean, zutabea edo eskuin horma bilatzen da.
- Errebotea
Pilota errebotera
bideratzen bada, punpa kantxa barruan eman beharko du lehenengo.
Pilotari gogor
emanda errebotera bideratzean bi gauza gerta daitezke:
Erreboteko
pareta ukitu baino lehen ematea pilotari. Kasu honetan pilotariak ezingo du besoa ongi
luzatu eta kolpea ez da erosoa izango
Erreboteko
pareta ukitu ondoren ematea pilotari. Pilota eramateak zailtasun handiagoa edukiko du, errebotearen ondoren
ezingo duelako berriz punparik egin.
- Zutabera eta gero frontisera
Ez da ezker horma
eta gero frontisera bideratzea bezain ohikoa, baina erabiltzen da. Jokaldi
honek duen arriskua da ez baduzu ongi kalkulatzen kanpora joan daitekeela
pilota.
- Sabaia
Pilotak sabaian
jo dezake frontisa ukitu aurretik edo ondoren.
Pilotak sabaian
jotzean, abiadura galtzen du eta honela, pilota frontisetik gertuago geratzea lortzen
da.
- Zutabera bideratu pilota
Frontisaren
ondoren eskuin aldean dauden zutabeetara pilota bideratzean Zutabea jo aurretik
eraman nahi bada pilota besoa ongi luzatu gabe egingo da eta beraz ez da erosoa
izango eramatea. Aldiz zutabea eman ondoren ematen bada, zutabean egon
daitezken koskek pilotari norabidea alda diezaiokete.
Udaletxea zabalik
dagoen orduetan, ezker horman dagoen atea irekita egoten da eta beraz, pilotak
hemen emanda, norabidea guztiz aldatuko dio.
Hemen dituzue ohiko jokaldiak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina