Udaletxe azpian XVIII.mendetik jokatzen da, hau da, sortu zenetik. Hala ere, udaletxe ondoko plazan, errebote plaza, bote luzea eta bestelako joko zuzenetan jolasteko erabiltzen zen kontzejupeko pareta errebotea zelarik. Ondoren sortu zen ezker paretan jokatzeko kontzejupea eta asko erabiltzen hasi zen herriaren erdialdean zegoelako eta estalia zelako ere.
Hasieran aipatu bezala gaur egun, eskuz ibiltzen diren arren, palan gomazko pilotarekin eta larruzko pilota motelarekin ere jolastu ohi izan da. 80. hamarkada arte jende gehiago aritzen zen palaz, eskuz baino adibidez.
Eta aurretik, gaur egun 80 urte inguru dituzten pilotari ohi batzuk, zesta puntan ere aritzen omen zirela esan ziguten. Andoainen zesta puntak, oro har erremintak indar handia izan du, nahiz eta azken hamarkadan eskuak egin duen nabarmen gora.
Baina gaur egun, ia eskuz jokatzen denez bakarrik eta txapelketak jokamolde honetan bakarrik egiten direnez, guk jokamolde hau aztertuko dugu nagusiki.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina