Aurrez, eskerrak eman nahiko genizkieke Andoni Alvarez (Gazteleku pilota elkarteko arduradunari), Jon Eskudero eta Aritz Eskudero anaiei (Kontzejupeko txapelketako txapeldunak izandakoei) eta Luis de Miguel "Demi"-ri (Gipuzkoako txapelduna palaz 1990 eta 1995. urteetan eta Andoainen Kontzejupean asko jokatutakoari) bloga egiteko oso erabilgarri izan zaigun informazioa eskaintzeagatik.
Blog hau, IƱigo Sanchez, Leire Rodriguez, Malen Ruiz de Azua eta Xanti Hidalgok egin dugu.
Andoaingo
kontzejupeko pilotalekua, udaletxearen azpian aurkitzen da. Udaletxea, XVIII.mendean eraiki zen, eta mende horretan
Andoainek izugarrizko aldaketa jasan zuen, herria geografikoki batu egin
baitzen eta andoaindarren gune garrantzitsuena Buruntzako magaletik gaur egungo
eliza eta udaletxea daude tokira pasa zelarik.
Kontzejupea
betidanik izan da herri giroaren sustatzaile, XX.mendean herritarren topagune
nagusia bilakatu zelarik. Larunbat arratsalde eta igande goizetan bete egiten
zen pilotaz gozatzeko koadrila eta ikusleekin, apustu xelebreak egiten zituzten
diruzaleekin eta haurrek ere bertan pasatzen zituzten eskola ondorengo orduak.
Gizartearen eboluzioa ordea, ez da pilotaren aldekoa izan, beste kirol batzuk
gailendu direlarik eta ondorioz, kontzejupean sortzen zen giroa ere gutxituz
joan da. Azken urteetan Andoaindarren erreleboa ijtuek hartu dute bertan pasatzen
dituztelarik gauak esku pilotan jolasten.
Andoain,
Donostiatik barnealdera, 15 kilometrora dagoen herri bat da.
Hona iristeko
Gasteizeko jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultatzea hartuko dugu
erreferentzia bezala. 100 kilometro inguru daude bien artean, ordu eta laurden
inguruan egiten direnak eta Andoaingo kontzejupea herriaren erdialdean
aurkituko dugu elizaren alboan. Irisgarritasunari dagokionez ezindu fisikoek
ere ez dute inolako arazorik edukiko bertara iristeko eskailera edo aldapa
handiegirik ez baitago.